MARTXOAREN 27an 19:00etan DENDARABAN

NIKARAGUAREKIKO LAGUNTZA SOLIDARIOAREN HISTORIA
2001 urtean
hasi zen dena. Urte horretan, Begoña
Etxebeste, gure ikastetxeko irakaslea zena, Nikaraguako El Brasil
herrira joan zen GKE batekin eta Lehen
Hezkuntza bukatu ondoren ikasleek ezin
zutela bere ikasketekin jarraitu ohartu zen. Horrela, gure
ikastetxeko orduko zuzendaritzari (Koldo
Errasti zen zuzendaria) planteatu
zion bertan ikastetxe berri bat eraikitzeko diru laguntza
antolatzea.
Laguntza
horrekin, “Centro de Estudios Ekialde”
ikastetxea sortu zen Tipi-Tapa hiritik
hurbil geratzen den El Brasil herrixkan. Lehenengo urtean 14
ikasle izan zituen.
Hurrengo urteetako
diru laguntzak eskolako materialak
erosteko erabili izan ziren, telebista
bat, bideo bat, idazteko makina elektrikoak, radio-kaseteak
2005ean jada
150 ikasle ari ziren ikasten ikastetxe
berrian eta 2006an lehen promozioak bukatu zituen ikasketak.
Urte hauetan,
Begoña Etxebeste udetan, uztailean,
bertara joan izan zen bere laguntza ematera
(behin 9 hilabetez ere egon zen han) eta urtero bildutako dirua
eramatera. Gero,
Begoña eta gure ikastetxearen arteko harremana moztu egin zen eta,
horren ondorioz, Nikaraguako “Centro de
Estudios Ekialde”-rekin genuen harremana galdu egin genuen.
Orduan, 2009-2010
ikasturtean, beste
helburu bat bilatu genion gure laguntza
solidarioari eta honekin jarraitzen dugu gaur arte: Xochilt-Acalt
zentroa. Emakumeen talde honek
Nikaraguako Malpaisillo
izeneko herriko emakumeen alde jokatzen
du.
Aipatu
behar dugu, baita, Nikaraguakoekin harremanak edukitzeko, zubi gisa,
Mugarik Gabe GKErekin
kolaboratzen dugula.
Laguntza horiek
lortzeko, 2004-2005
ikasturtean ekintza oso garrantzitsu bati eman genion hasiera:
Nikaraguako festibala antolatzen hasi
ginen. Elisa
Rueda izan zen (eta jarraitzen du orain
ere izaten) bere sustatzaile eta zuzendari
nagusia. Ordutik aurrera, urtero antolatu
izan da festibal hau. Ondo dakizuen bezala, festibal horretan ikasle
talde batzuk eskaintzen dituzte bere
ikuskizunak eta, era horretan, jantzi
kultural oso garrantzitsua ematen diote laguntza solidarioari.
ZURE
LAGUNTZA BEHAR DUGU