ABOUT ELOS

24 March 2014

NIKARAGUAREKIN ELKARTASUNEAN JAIALDIA




MARTXOAREN 27an 19:00etan DENDARABAN



NIKARAGUAREKIKO LAGUNTZA SOLIDARIOAREN HISTORIA


2001 urtean hasi zen dena. Urte horretan, Begoña Etxebeste, gure ikastetxeko irakaslea zena, Nikaraguako El Brasil herrira joan zen GKE batekin eta Lehen Hezkuntza bukatu ondoren ikasleek ezin zutela bere ikasketekin jarraitu ohartu zen. Horrela, gure ikastetxeko orduko zuzendaritzari (Koldo Errasti zen zuzendaria) planteatu zion bertan ikastetxe berri bat eraikitzeko diru laguntza antolatzea.

Laguntza horrekin, “Centro de Estudios Ekialde” ikastetxea sortu zen Tipi-Tapa hiritik hurbil geratzen den El Brasil herrixkan. Lehenengo urtean 14 ikasle izan zituen.

Hurrengo urteetako diru laguntzak eskolako materialak erosteko erabili izan ziren, telebista bat, bideo bat, idazteko makina elektrikoak, radio-kaseteak

2005ean jada 150 ikasle ari ziren ikasten ikastetxe berrian eta 2006an lehen promozioak bukatu zituen ikasketak.

Urte hauetan, Begoña Etxebeste udetan, uztailean, bertara joan izan zen bere laguntza ematera (behin 9 hilabetez ere egon zen han) eta urtero bildutako dirua eramatera. Gero, Begoña eta gure ikastetxearen arteko harremana moztu egin zen eta, horren ondorioz, Nikaraguako “Centro de Estudios Ekialde”-rekin genuen harremana galdu egin genuen.

Orduan, 2009-2010 ikasturtean, beste helburu bat bilatu genion gure laguntza solidarioari eta honekin jarraitzen dugu gaur arte: Xochilt-Acalt zentroa. Emakumeen talde honek Nikaraguako Malpaisillo izeneko herriko emakumeen alde jokatzen du.
Aipatu behar dugu, baita, Nikaraguakoekin harremanak edukitzeko, zubi gisa, Mugarik Gabe GKErekin kolaboratzen dugula.

Laguntza horiek lortzeko, 2004-2005 ikasturtean ekintza oso garrantzitsu bati eman genion hasiera: Nikaraguako festibala antolatzen hasi ginen. Elisa Rueda izan zen (eta jarraitzen du orain ere izaten) bere sustatzaile eta zuzendari nagusia. Ordutik aurrera, urtero antolatu izan da festibal hau. Ondo dakizuen bezala, festibal horretan ikasle talde batzuk eskaintzen dituzte bere ikuskizunak eta, era horretan, jantzi kultural oso garrantzitsua ematen diote laguntza solidarioari.

      ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU

      HAR EZAZU PARTE LAGUNTZA SOLIDARIO HONETAN



             Argazkiak: http://padlet.com/wall/nikaragua



No comments:

Post a Comment