ABOUT ELOS

7 March 2015

XIV. IPUIN LEHIAKETA 2014-15 DEIALDIA



ARAUAK


Lehena. Gasteizko Ekialdea BHIn matrikulatutako edonork har dezake parte, lan bakarra aurkeztu ahal izango duela.

Bigarrena. Ipuinak jatorrizkoak izango dira, euskaraz sortuak.

Hirugarrena. Ipuinak mekanografiaturik aurkeztuko dira, lerroen arteko tartea bikoitza izango delarik eta letra mota Times New Roman, tamaina 12koa. Aurkezturiko ipuinen luzera ondorengoa izango da: 1. eta 2. DBHn: 2-4 orrialde. 3. eta 4. DBHn: 3-6 orrialde. Batxilergoan: 3-6 orrialde.

Laugarrena. Lanak kartazal itxi batean sartuko dira eta bertan ipuinaren izenburua eta ikaslea zein mailatakoa den jarriko da. Barruan, ipuinarekin batera, beste kartazal txikiagoan, egileak paper batean bere izena adieraziko du. Kartazal txiki honen kanpo aldean ipuinaren izenburua ere agertu behar du.

Bosgarrena. Lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 23a izango da, goizeko 12ak arte. Euskara arloko edozein irakasleri eman dakioke.

Seigarrena. Sariak honako hauek izango dira.

                  1. eta 2. DBHn:
                             - 1. saria: 70 euro.
                             - 2. saria: 50 euro.

                  3. eta 4. DBHn:
                             - 1. saria: 70 euro.
                             - 2. saria: 50 euro.

                  Batxilergoan:
                             - 1. saria: 70 euro.
                             - 2. saria: 50 euro.

Zazpigarrena. Epaileen erabakia apelazina da.