ABOUT ELOS

9 May 2014

9TH MAY 2014 - EUROPE DAY

MAIATZAREN 8an ELOS OSPAKIZUNA BILBON

Ikasleentzako Erreferentziako Marko Bateratu Europarra (CFEC) eta ikastetxeetarako kalitateko Elos estandarra (ESS) onartu dituzten ikastetxeen sare europarra da ELOS. Euskal Autonomia Erkidegoan 5 ikastetxek hartzen dute sare horretan parte: ANITURRI BHI (Agurain), EKIALDEA BHI (Vitoria-Gasteiz), ANTIGUA LUBERRI BHI (Donostia), UROLA IKASTOLA AZPEITIA-AZKOITIA BHI eta BOTIKAZAR BHI (Bilbo). 
Europaren eguna ospatzeko, 140 pertsona inguruk- DBH 4.maila eta 1.go Batxilergoko  ikasle eta irakasleok- parte hartu dugu jardunaldi batean non Oskar Aranzabal Iraeta ekonomialariak, Jesús Ugalde zientzialariak, Jon Barrenetxea ingeniariak eta Irune Cachorro medikuak, beren esperientzia profesionaletik abiatuz Europak eta gazteek atzerriko hizkuntzak ezagutzeak duten garrantzia aztertu dute. Geroago, galderak egiteko aukera egon da eta ikasleek parte hartu dute. 
Jarduera honek, Europa eguna ospatzeaz gain, Elos sareko beste ikastetxe batzuetako kideak ezagutu eta  jarduteko aukera eskeini digu partehartzaile guztioi.
Irakurri artikulua eta elkarizketak Deian 



No comments:

Post a Comment